Gobada eta labaderoak
Lixiba eta egurra
| Nor | Frantxiska Pagadizabal Artola |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-085 |
| Pasartea | 20. [0:33:50 - 0:37:25] (215 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Lana » Basoa Baserria » Gizartea » Egutegia, natura Kultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Gobada eta labaderoak |
| Laburpena | Gobada nola egiten zen. Gaztainaren su-hautsak ez du balio lixiba egiteko, tinta baitu. Txarondoko atarian urkia zuten eta aitak senide guztientzako zurezko potoak eginarazi zituen, taloa eta esnea jateko. Ilargiari erreparatu behar zaio egurra mozteko: ilbehera eta ilberri mugetan moztu behar da. "Etzizu ihartuko hura". "Denak esku antzakoak izaki". Hark. Lixiba. Zurazkua. Kierra. Abatxak. Barrika. Kupela. Karga. |
Altzatxikitik Saroberrekara arropa garbitzera
| Nor | Joxe Zabaleta Labandibar |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-075 |
| Pasartea | 7. [0:12:50 - 0:15:30] (160 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Emakumeak eta haurrak baserrian Kultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Gobada eta labaderoak Gizartea » Lagunartea eta familia » Jatekoa |
| Laburpena | Altzatxikiko senide gazteenarekin egoten zen gehiena. Altzatxiki inguruko baserrietan ez zuten urik eta Saroberrekara joan behar izaten zuten arropa garbitzea. Ogia gorri-gorri frijitu, azukrea bota eta "Ala! Goazen, Joxetxo". |
Gobada
| Nor | Lorentxa Saizar Lopetegi, Inaxi Retegi Elizegi |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egin gabea |
| Zinta | OIA-074 |
| Pasartea | 14. [0:34:10 - 0:36:50] (160 segundu) |
| Gaiak | Kultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Garbitasuna Kultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Gobada eta labaderoak |
| Laburpena | Gobada gogoan dute. Arropa jaboiarekin beratzen jarrita. Egosita ez dute gogoan. Lehortzeko, belarretan zabaltzen zuten arropa. Gau serenoan jarrita, txuri-txuri gelditzen ziren. Euria ari bazen, ganbaran. Ganbaran uzta gordetzen zen: artoa, patata, belarra... Trasteak ere bai; dena gordetzen zen. |
Arropa garbitzera, errekara
| Nor | Lorentxa Saizar Lopetegi, Inaxi Retegi Elizegi |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egin gabea |
| Zinta | OIA-074 |
| Pasartea | 13. [0:31:00 - 0:34:10] (190 segundu) |
| Gaiak | Kultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Garbitasuna Kultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Gobada eta labaderoak |
| Laburpena | Aranekoak arropak garbitzera errekara joaten ziren eta edateko ura Bordako iturritik ekartzen zuten. Baina ura baino gehiago, pitarra edaten zen lehen. Lehen, arropa ongi zikindu arte ez zen garbitzen. Ura ezin zen ongi kendu eta denbora gehiago behar izaten zuen lehortzeko. Garbigailua asmakizun ederra da. |
Gobada
| Nor | Maria Jesus Enbil Urdanpilleta |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-038 |
| Pasartea | 18. [0:35:05 - 0:39:00] (235 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Egutegia, natura Kultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Gobada eta labaderoak |
| Laburpena | "Guara" (gobada): astean behin garbitzen zen arropa eta oso zikina egoten zen; asko marruskatu behar zen. Lehendabizi, egurrezko mahai batean, eta, gero, errekan. Arropa txuria 'gau serenoan' jartzen zuten -oskarbian-. Familia handiak zirenez, zintzilik jartzean, ikusgarria gelditzen zen. |
Baserritik kalera, mira
| Nor | Maitxo Sagardia Olano |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-031 |
| Pasartea | 4. [0:06:00 - 0:07:20] (80 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Baserriko bizimodua Kultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Gobada eta labaderoak |
| Laburpena | Mira egin zuen baserritik kalera. Baserrian ez zuten ez argirik ez urik. Kinkilarekin ibiltzen ziren eta ura iturritik ekartzen zuten. Gogoan ditu kuela eta lixiba. Ollokinen ura bazuten, baina hala ere, ur freskoaren bila Auztiko errekara joaten ziren. |
| Nor | Maitxo Sagardia Olano |
|---|---|
| Lehentasuna | 3 |
| Transkribaketa | Egin gabea |
| Zinta | OIA-031 |
| Pasartea | 5. [0:07:20 - 0:11:30] (250 segundu) |
| Gaiak | Kultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Gobada eta labaderoak |
| Laburpena | Kaleko batzuk, labaderoa gertuago bazuten ere, Auztira joaten ziren arropa garbitzera. Senideen berri eman digu. |
Pinto erreka
| Nor | Maria Jesus Enbil Urdanpilleta |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-029 |
| Pasartea | 6. [0:11:50 - 0:15:20] (210 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Auzoak Kultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Garbitasuna Kultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Gobada eta labaderoak |
| Laburpena | Arropak garbitzera Peluko errekara, Pintoko errekara, joaten ziren. Arropak garbitzeko hankak errekan sartu behar izaten zituzten, baita neguan ere. Behiak ere errekara eramaten zituzten edatera. |
Arropak, txuri
| Nor | Maria Jesus Enbil Urdanpilleta |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-029 |
| Pasartea | 7. [0:15:20 - 0:16:50] (90 segundu) |
| Gaiak | Kultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Gobada eta labaderoak |
| Laburpena | Arropa etxean garbitzen zuten eta errekan aklaratu. Bera jaboiarekin aritzen zen, baina gogoan du surtako hautsarekin ere aritzen zirela. Gauean belarretan zabaltzen zuten arropa eta txuri-txuria gelditzen zen. |
Errekan arropa-garbitzen
| Nor | Roxario Zalakain Irastortza |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-021 |
| Pasartea | 2. [0:01:15 - 0:05:15] (240 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Emakumeak eta haurrak baserrian Kultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Gobada eta labaderoak Gizartea » Euskara » Lexikoa |
| Laburpena | Errekan garbitzen zituzten arropak, Makutsoren ondoan. Rosariok ama gaixorik zeukan eta goiz hasi zen lan horretan; amak etxean jabonatu egiten zuen, eta berak errekan garbitu eta jaboia kendu. Buruan eramaten zuen baldea. Gobada egiten zuten, baina ontzi txikietan. Erreka eta irrioa ezberdindu ditu. |


