Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Emakumeak, haurrak lan-munduan

Lana etxetik kanpo; etxean

Pinatxone

NorAnttoni Andalurria Urrutia
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-084
Pasartea14. [0:31:20 - 0:32:30] (70 segundu)
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Emakumeak, haurrak lan-munduan
Ekonomia, Lana, Politika » Industria » Herriko beste lantegiak
Ekonomia, Lana, Politika » Lanbideak » Neskameak
LaburpenaGaur egun Pagoalde industrialdea dagoen tokian, torno fabrika zegoen. Antonio Pinatxok sortu zuen 1946 aldera. Auzoan, fabrikari, Pinatxone deitzen zitzaion. Langile asko zituen eta Tolaren bazkaltzen zuten askok. Bertako etxekoandrea operatu zutenean, ezin izan zuen jarraitu denei bazkaria ematen.

Lantegiko soldata, eskasa

NorJoxe Luix Irastortza Mitxelena, Gregori Almandoz Huitzi
Lehentasuna1
TranskribaketaEgina
ZintaOIA-078
Pasartea22. [0:50:50 - 0:54:00] (190 segundu)
GaiakIritzia » Gizartearen aldaketa » Antzinako bizimoduari buruzko iritziak
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Emakumeak, haurrak lan-munduan
Historia » Orokorra
LaburpenaSosari hobeto kontzen zitzaion lehen. Orduan zorrari ikaragarrizko beldurra izaten zitzaion. Jornala hartu eta lehendabiziko gauza errentaren dirua jasotzea izaten zen. Emakumeentzat ez zegoen aukera asko: baserrietara joaten ziren lanera, jertseak egiten aritzen ziren... Ahal zena egiten zuten. Lantegietako soldata eskasa zen eta senar-emazteek, biek, beste nonbaitetik atera behar izaten zuten dirua.

Lana eta dirua: aldaketak

NorJoxe Luix Irastortza Mitxelena, Gregori Almandoz Huitzi
Lehentasuna1
TranskribaketaEgina
ZintaOIA-078
Pasartea21. [0:48:45 - 0:50:50] (125 segundu)
GaiakIritzia » Gizartearen aldaketa » Antzinako bizimoduari buruzko iritziak
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Emakumeak, haurrak lan-munduan
Historia » Orokorra
LaburpenaGauzak asko aldatu direla diote biek. Gregorik dio emakumearentzat orain gogorragoa dela, kanpoan eta etxean egin behar dutelako lan. Baina senarrek laguntzen dietelako poza hartzen du. Lehen ez zen fabriketan-eta lan aukera handia izaten. Orduan, baserrian izaten zen nahiko lana. Larrazabalen saldu zen lehendabiziko behiarekin 1000 pezeta jaso zuten (6 bat euro). Orduan asko iruditzen zitzaien.

Lan asko egina

NorJoxe Luix Irastortza Mitxelena, Gregori Almandoz Huitzi
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-078
Pasartea4. [0:06:00 - 0:07:20] (80 segundu)
GaiakIritzia » Bizitzarekiko ikuspegia
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Emakumeak, haurrak lan-munduan
Baserria » Gizartea » Eskola
LaburpenaJoxe Luixen eskola lana izan zen. Gregorik dio, lan asko egina dela bere gizona, baina senideetan hobekien ere bera dagoela. Andreak ongi zaintzen duela.

Beharrarekin ikasia

NorJoxe Luix Irastortza Mitxelena, Gregori Almandoz Huitzi
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-078
Pasartea2. [0:01:10 - 0:03:50] (160 segundu)
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Emakumeak, haurrak lan-munduan
Baserria » Gizartea » Eskola
LaburpenaJoxe Luixek ez zuen eskolara joateko aukera handirik izan. Fabrikan bertan ikasi behar izan zuen. Eskolaren beharra handia izan duela dio. Baina beharrarekin ikasi egin du. Jubilatu etxean bertan, 20 urte aritu da hango kontuak egiten.

Altzibarko paper fabrikan, lan arriskutsu franko

NorJoxe Zabaleta Labandibar
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-076
Pasartea16. [0:31:50 - 0:33:30] (100 segundu)
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Emakumeak, haurrak lan-munduan
Ekonomia, Lana, Politika » Industria » Herriko beste lantegiak
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Lan-baldintzak
LaburpenaMutil kozkor bat kortaderan aritzen zen eta makinak harrapatu zuen. Joxek ikusi eta atera egin zuen. Eskapada ederrak egiten zituzten gazte haiek.

Paper fabrika zergatik erori zen

NorJoxe Zabaleta Labandibar
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-076
Pasartea19. [0:37:20 - 0:39:20] (120 segundu)
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Emakumeak, haurrak lan-munduan
Ekonomia, Lana, Politika » Industria » Herriko beste lantegiak
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Lan-baldintzak
LaburpenaAltzibarko paper fabrika zergatik erori zen. Gainean ura zegoen. Makina baten dardarizoak eragin omen zuen istripua. Trapua txikitzen aritzen ziren emakumeak, papera egiteko.

Altzibarko paper fabrika erori zenekoa

NorJoxe Zabaleta Labandibar
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-076
Pasartea18. [0:34:10 - 0:37:20] (190 segundu)
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Emakumeak, haurrak lan-munduan
Ekonomia, Lana, Politika » Industria » Herriko beste lantegiak
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Lan-baldintzak
LaburpenaAltzibarko paper fabrika erori egin zen, langileak bertan zirela. Joxe ez zuen harrapatu. Arratsaldean joan beharra zen lanera, baina abisua eman zioten. Langileak ezin atera ikusi zituen. Emakume pila batek egiten zuen lan bertan. Bi langile hil ziren eta beste bat oso gaizki ibili zen.

Gaztetatik lanean

NorJoxe Zabaleta Labandibar
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-076
Pasartea11. [0:20:10 - 0:23:30] (200 segundu)
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Emakumeak, haurrak lan-munduan
Gizartea » Hezkuntza » Eskolak
LaburpenaJoxe ez zen oso gustura joaten eskolara. 14 urterekin herri lanean hasi zen eta 16 urterekin Altzibarko paper fabrikan. Soldaduska Arditurriko meategietan egin zuen. Paper fabrika desegin zenean, harrobian hasi zen, eta handik Diputaziora pasatu zen. Errepideak egin eta konpontzen aritzen zen. Garai batean, aurrerapenik ez zegoen eta dena eskuz egin behar zen. Lan zikina zen.

Altzibarko paper fabrikan mutil kozkorrak lanean

NorJoxe Zabaleta Labandibar
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-076
Pasartea14. [0:29:50 - 0:31:40] (110 segundu)
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Emakumeak, haurrak lan-munduan
Ekonomia, Lana, Politika » Industria » Herriko beste lantegiak
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Lan-baldintzak
LaburpenaAltzibarko paper fabrikan mutil kozkorrak ere aritzen ziren lanean. Arrisku handiko lanetan, gainera. Asko gelditzen ziren makinetan harrapatuta. Behin, gazte bat harrapatu zuen eta ez zen ausartu abisatzera. Eskerrak Joxek bere tokitik ikusi zuen.