Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Herrira saltzera, erostera

Neurriak

Igandeetan: meza eta enkarguak

NorXabier Harregi Agirrezabala
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-079
Pasartea15. [0:22:30 - 0:23:50] (80 segundu)
GaiakBaserria » Lana » Herrira saltzera, erostera
Gizartea » Erlijioa » Mezak
LaburpenaIgandeetan, dendak eta tabernak irekita egoten ziren. Baserritarrak orduan etortzen ziren kalera, goizeko 6etako mezara, eta orduan aprobetxatzen zuten enkarguak egiteko. Goizeko 6etako mezan ez zen orratzik sartzeko tokirik ere izaten. Txikierditik eta Gurutzetik kamioietan etortzen zen jendea.

Bideak, garbi

NorXabier Harregi Agirrezabala
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-079
Pasartea14. [0:19:45 - 0:22:30] (165 segundu)
GaiakGizartea » Herri antolaketa » Bideak
Baserria » Lana » Herrira saltzera, erostera
Gizartea » Herri antolaketa » Oiartzungo kaleak
LaburpenaHerri bideak ongi ezagutzen ditu Xabierrek. Asko galdu egin dira. Zakarrak hartu ditu. Lehen garbi zeuden, denak oinez ibiltzen baitziren. Gerra denboran Berinberrira joan ziren, eta gogoan du hango mutilak oinez joaten zirela eskolara. Kalera erosketak egitera astoekin etortzen ziren. San Juan kalean astelehenero izaten zen feria.

Pitarra

NorJoxemari Mitxelena Gelbentzu
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-072
Pasartea7. [0:11:10 - 0:11:40] (30 segundu)
GaiakBaserria » Lana » Baratzea; soroa
Baserria » Lana » Herrira saltzera, erostera
Gizartea » Lagunartea eta familia » Jatekoa
LaburpenaGarai batean, baserrietan pitarra izaten zen edateko. Bidagurutzetan, bi barrika sagardo eta 14 kargako kupel handi bat pitar egoten zen urte guztirako. Ardoa, gutxiago.

Neurriak eta garraioa

NorJexux Isasa Iartzabal
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-068
Pasartea4. [0:14:00 - 0:17:20] (200 segundu)
GaiakBaserria » Lana » Abereak
Baserria » Lana » Herrira saltzera, erostera
Kultura, Kirola, Jaiak » Taberna giroa » Sagardotegiak
LaburpenaGarai batean, dena neurtzen zen. Karga sagarretik 200 litro ateratzen ziren. Eraman garlian eramaten zuten, behiekin. Beraiek jartzen zituzten garliak. Bat baino gehiago zituzten; handiena 9 karga t'erdikoa, bi mokoi sartzen zirena. Urte batean, 19 bidaia egin zituzten garlia batekin Hondarribiko kupeltegira. Bi behi pare behar izaten ziren Gurutzera igotzeko, eta, handik behera, pare batekin aski.

Zer jan, huraxe eman

NorManuel Iñarra Lizaratzu, Inaxi Oiartzabal Etxeberria
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-064
Pasartea8. [0:10:40 - 0:14:00] (200 segundu)
GaiakBaserria » Lana » Abereak
Baserria » Lana » Herrira saltzera, erostera
LaburpenaAguazilak baserritarrak zaintzen aritzen ziren; esneari ura botatzea galarazita zegoen. Ur pixka bat botaz gero ez da nabaritzen. Haurrentzat ere ura botatzen zitzaion behi-esneari; bestela, lodiegia izaten zen. Behi guztiek ez dute esne berdina ematen. Lehen, behi zuriak ziren hemen; esne lodiagoa izaten zuten. Uztarrian dabilen behiak ere ez du esnea hain goxoa izaten. Animaliari zer eman jateko, halaxeko haragia: txerriari ogi asko emanda, gizen gehiegi; giñarra ateratzeko, artoa edo ezkurra. Atak haragia belaka. Oiloari artoa ez bazaio ematen, arrautzak txuriagoak. Bazenekizun.

Esneari ura

NorManuel Iñarra Lizaratzu, Inaxi Oiartzabal Etxeberria
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-064
Pasartea6. [0:05:00 - 0:08:55] (235 segundu)
GaiakGizartea » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Baserria » Lana » Herrira saltzera, erostera
Kultura, Kirola, Jaiak » Jaiak » Xanistebanak
LaburpenaBehin, xanistebanetan, postrea prestatu zuen Inaxik. Marmitatik esne pixka bat hartu, urarekin bete, eta arroz-esnea egin zuen familiarentzat. Baina aita haserretu egin zitzaion, esneari ura botatzea bekatua omen. Txantxilla. Atetzen tzeian.

Baserritik kanpo, lan gutxi

NorJuanito Galdos Arbide, Tiburtzio Aranburu Lekuona, Santos Mitxelena Aranguren, Faustino Galdos Arbide
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-061
Pasartea11. [0:14:30 - 0:18:40] (250 segundu)
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Industria » Arditurriko meategiak
Baserria » Lana » Herrira saltzera, erostera
Ekonomia, Lana, Politika » Industria » Kanpoko lantegiak
LaburpenaLehen ez zegoen hainbeste lantegi eta baserritik atera behar izaten zen dirua, esnetik batez ere. Meategietan ere aritzen ziren batzuk. Tiburtzio, esaterako, Arditurrin aritua da eta baita San Narzison ere. Hika.

Galdostarren kamioia

NorJuanito Galdos Arbide, Tiburtzio Aranburu Lekuona, Santos Mitxelena Aranguren, Faustino Galdos Arbide
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-061
Pasartea3. [0:04:00 - 0:05:30] (90 segundu)
GaiakGizartea » Garraioak eta berrikuntzak » Beste garraio batzuk
Baserria » Lana » Herrira saltzera, erostera
Gizartea » Erlijioa » Mezak
LaburpenaBederatzietako mezara joaten zena alferra omen zen. Baserritarrak goiz hasten ziren lanean; esneketan aritzen zirenak, batez ere. Gurutzeko baserritar gehienek Galdosenera jaisten zuten esnea. Gero, Juanito eta Faustinoren aitak eramaten zuten Donostiara. Beren kamioiak autobus zerbitzua ere egiten zuen.

Igandean meza eta erosketak

NorJuanito Galdos Arbide, Tiburtzio Aranburu Lekuona, Santos Mitxelena Aranguren, Faustino Galdos Arbide
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-061
Pasartea2. [0:02:50 - 0:04:00] (70 segundu)
GaiakBaserria » Lana » Herrira saltzera, erostera
Gizartea » Herri antolaketa » Merkataritza
Gizartea » Erlijioa » Mezak
LaburpenaJende gehiena igandeko seietako mezara joaten zen. Kalean, dendak, ile-apaindegiak eta tabernak irekiak egoten ziren ordurako, orduan aprobetxatzen baitzuten auzoetan bizi zirenek erosketak egiteko.

Gurutzeko tabernak

NorJuanito Galdos Arbide, Tiburtzio Aranburu Lekuona, Santos Mitxelena Aranguren, Faustino Galdos Arbide
Lehentasuna1
TranskribaketaEgina
ZintaOIA-060
Pasartea25. [0:45:00 - 0:46:40] (100 segundu)
GaiakBaserria » Lana » Herrira saltzera, erostera
Gizartea » Euskara » Lexikoa
Baserria » Lana » Tabernak
LaburpenaTabernaren aurretik, denda ttiki bat zuten galdostarrek. Auzoko esnea hartzen zuten eta Donostian saltzen zuten. Handik ekartzen zuten dendarako jeneroa. Sagardoa ere saltzen zuten eta pentsua ere bai: errejilloia. Gurutzezarrak goian zuen taberna, eta, behean, heia; hazitako zezena edukitzen zuten. Hika.