Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Belarrondoa

NorJexux Isasa Iartzabal
Lehentasuna3
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-068
Pasartea8. [0:22:00 - 0:23:50] (110 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Baserriaren inguruko lexikoa
Baserria » Lana » Belarrondoa
Kultura, Kirola, Jaiak » Taberna giroa » Sagardotegiak
LaburpenaOrain berriro jartzen hasi dira tolareak: modernoak eta txikiak. "Orain berrialdia da, ari dira tokia-tokian jartzen".

Iratzea ebakitzen

NorErramun Irazu Apezetxea
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-023
Pasartea18. [0:37:47 - 0:42:30] (283 segundu)
GaiakGizartea » Kantak eta kontakizunak » Anekdotak, gertakizunak
Baserria » Lana » Belarrondoa
Kultura, Kirola, Jaiak » Kultura » Bertsolaritza
LaburpenaGarai batean iratzea oso estimatua zen baserrietan. Azpitarako erabiltzen zen, animaliei azpian ohe gisa jartzeko. Baserritar askok beren iratzelekuak zituzten, baina horretaz gain, baziren herri-lurretan zeuden iratzelekuak ere. Hauek denen artean banatzeko arau bereziak zeuden. Horietako bat: lehendabiziko hiru egunetan ezin zen segarekin ebaki, igitaiarekin baizik. Auzotar batek araua hautsi zuen. Horrek isuna ekarri zuen, eta isunak, bertsoak.

NorErramun Irazu Apezetxea
Lehentasuna2
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-023
Pasartea20. [0:45:50 - 0:50:10] (260 segundu)
GaiakBaserria » Lana » Belarrondoa
Baserria » Gizartea » Eskualdean
LaburpenaIrailean izaten zen iratzea ebakitzeko garaia. San Antongoek libre zuten nahi zuten garaian eta nahi adina ebakitzea. Hemen nahikoa ez eta oiartzuar batzuk Lesakara joaten ziren iratze bila. Kanpotarrek zer edo zer ordaindu behar izaten zuten, baina huskeria bat. Tornolakoek eta San Antongoek harreman handia izan dute beti. Garai batean, muga ez zegoen itxita, gaur egun bezala. Baina gero, espangatik seguruena, itxiturak jarri ziren. Erramunek aipatu du lehen irabazpide gutxi zeudela eta ahal zen lanetan aritzen zirela: batzuk ikatza egiten, besteak meategietan...

NorErramun Irazu Apezetxea
Lehentasuna2
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-023
Pasartea19. [0:42:30 - 0:45:50] (200 segundu)
GaiakBaserria » Lana » Belarrondoa
Kultura, Kirola, Jaiak » Kultura » Bertsolaritza
Ekonomia, Lana, Politika » Lanbideak » Udal langileak
LaburpenaValentin bertsolaria Sailpurukoa zen, auzokoa. Siseroa ez zen herritarra. Iratzearen arauak zein ziren.

Belar lehorrak su hartzeko arriskua

NorJoxepa Zabalegi Lazkanotegi
Lehentasuna1
TranskribaketaEgina
ZintaOIA-018
Pasartea19. [0:39:00 - 0:41:20] (140 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Auzoak
Baserria » Lana » Belarrondoa
LaburpenaEtxeko metak egiten aita aritzen zen eta bera belarra ematen. Txukuna zen aita meta egiten. Jendeak utzi zion metak egiteari. Ahal zen belar gehiena ganbaran sartzen zen, su hartzeko arriskuarekin. Aranburu erre zela gogoratzen du. Auzoak familiakoak bezala ziren, elkarri laguntzeko. Orain aldatu egin da hori.

Belarretan

NorJoxe Luix Lardi Landa
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-006
Pasartea20. [0:37:50 - 0:40:20] (150 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Baserriaren inguruko lexikoa
Baserria » Lana » Basoa
Baserria » Lana » Belarrondoa
LaburpenaBelarretan eta iratzetan: metak, harbak, metaxurrak, metaxurrak makillakuk, metaziyak... Metaziya zerekin egiten den. Iratze-garraiatzen.