Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Nagusia



txukundu [Txukundu]. (Nagusia).


karraittu [Garraiatu]. (Lexikoa).


eradetu (edadetu) [Zahartu, edadetu]. (Nagusia).


izan ber [Izan behar]. (Joskera). Herriko zaharrek "omen" partikularen ordez erabiltzen dute.


enteinttu [Ulertu]. (Nagusia).


marru in [Negar egin]. (Nagusia).


akortu [Gogoratu, oroitu]. (Nagusia).


han ailletzen ez zen traperoik ez zen izaten [Trapero asko iristen ziren hara]. (Joskera). Esaldi honek "gune hartara mundu guztia iristen zela" esan nahi du. Hitz hurrenkera aberatsa du esaldiak. Hurrenkera honek indartu egiten du esaldiaren zentzua. Bestalde, "alletu" hitza ere interesgarria da. Izan ere, herriko zaharrek ez zuten eta ez dute "iritsi" hitza apenas erabiltzen. "Trapero" hitza ere interesgarria da. "Saltsero, kalamidade, pertsonaia xelebre" adierarekin erabiltzen da.


haur kontu [Haurra zaindu]. (Nagusia).


antolatu [Konpondu]. (Nagusia). Gure zaharrek "antolatu" aditza "konpondu" adierarekin erabiltzen zuten. Batuako "antolatu" esateko, "organizatu" baliatzen zuten nagusiki.