Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Kaxilda Zubialde Olaskoaga

kaxilda zubialde
Txanpañe

Kaxilda Zubialde Olaskoaga (1911-04-09)

Helbidea
Done Eztebe plaza (Oiartzun, Elizalde)
Jaiolekua
Txanpañe (Oiartzun, Ergoien)
Biografia
Kaxilda ergoiendarra da, Txanpañen jaio eta bizitakoa. Gaztetan kaleko Ollarragirrera etorri ziren eta handik ezkondu zen plazara. Ergoiengo Garatekoa zuen senarra, arotza. Txanpañe Aierdiren ondoan dago, eta Aierdi eskola zen. Hori dela eta, auzoko bere adineko haurrekin harreman handia eduki zuen Kaxildak. Plazan bertan biziki, Oiartzungo gertakari nagusien lekuko bikaina dugu Kaxilda. Bere garaiko beste askoren modura, gauza onak baino txarrak gehiago pasatakoa da, baina umore onari eusten dio. Esan daiteke horrexek ematen diola bizipoza.
Zintak