Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Korneli Egimendia Aranburu

korneli egimendia
Albisturrene

Korneli Egimendia Aranburu (1911-10-08)

Helbidea
Albisturrene (Oiartzun, Altzibar)
Jaiolekua
Albisturrene (Oiartzun, Altzibar)
Biografia
Altzibarko Albisturrene etxean jaio eta bertan bizitakoa. Albisturrene etxea ez da gaur egun ezagutzen dugun Albistur taberna, baizik eta Etxeaundi eta Zamora etxeen artean dagoena. Ama eta biak bizi ziren bertan. Apopiloak zituzten, eta, horretaz gain, udaran kalera etortzen zirenen arropak garbitzen eta Altzibarko bi tabernatan ere lanean aritua da Korneli; Soteronean eta gaur egun Albistur den tabernan. Apopiloen artean Santos Arozena txistularia zegoen; berez Lizartzakoa zen eta Karrikako harrobira etorria zen lanera. Gerora, Korneliren senarra izango zen. Senarra, semeak eta bilobak txistulariak ditu Kornelik. Txistulari asko bai inguruan, baina txistua jotzeko beta askorik ez; nahikoa lan bazuen etxean eta kanpoan.
Zintak