
 | Anttoni Andalurria Urrutia (1918-05-08)Helbidea
Tolare (Oiartzun, Ergoien) Jaiolekua
Etxenagusi (Oiartzun, Ergoien) Biografia
Gaur egun desagertua den eta Tolare jatetxearen ondoan zegoen Etxenagusin jaioa da Anttoni. Tolareko haurrak etxean izaten zituzten, eta, bertako etxekoandreak eskatuta, oraindik neska kozkorra zela, hasi zen neskame Tolaren. Bertako haurrak zaintzen hasi zen, baina Tolare, taberna eta dendaz gain, baserria ere bazen, eta denetariko lanak egin izan ditu Anttonik. Eta ez Tolarekoak bakarrik, Ergoien eta Oiartzungo etxe askotara ailegatua da lanera. Toki askotan eskatu zioten neskame joateko, baina berak beti nahiago izan zuen Tolaren gelditu. Nobio bat baino gehiago izan omen ditu, baina nahiago izan zuen ezkongai gelditu. Auzoko haur belaunaldi asko zaindu ditu, ia-ia bereak balitu bezala, eta oraindik ere denen kezka izaten du. Zintak
|