Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Joxe Luix Irastortza Mitxelena

joxe luix irastortza
Basterotxiki

Joxe Luix Irastortza Mitxelena (1917-07-26 / 2009-04-22)

Helbidea
Basterotxiki (Oiartzun, Altzibar)
Jaiolekua
Larrazabal (Oiartzun, Iturriotz)
Biografia
Joxe Luix, Iturriozko Larrazabal baserrian jaio zen. Baserri honek Oiartzungo kalea baino gertuago ditu Goizueta eta Arano. Ez da harritzekoa, beraz, Larrazabaltarrak aieka hartarako joera izatea. Andregaia ere Aranokoa egin zuen: Gregori. Hala ere, bai aieka batera bai bestera, oinez asko ibili behar izaten zuten; eskerrak Joxe Luixek beti gustukoa izan zuen oinez ibiltzea. Erretiratu eta gero ere makina bat sari jaso zituen ibilaldietan. Hasieran baserrirako izaki, beste senideek baino eskola gutxiago izan zuen, baina gerran zauritu ondoren lanean hasi zen eta han nabaritu zuen eskola falta. Hala ere, beharrarekin ikasi zuen eta jubilatuen etxean ere 20 urte baino gehiago aritu zen bertako kudeaketa lanak egiten.
Zintak