
 | Helbidea
Etxeberri (Oiartzun, Karrika) Jaiolekua
(Donostia) Jaioteguna
1929.eko ren 29ean Biografia
Karrikako Etxeberrikoa bada ere, berez, Donostiako Mirakruzen jaioa da Joxe. Baina oso gaztea zela etorri zen familia bertara. Ama zuten Etxeberrikoa. Karrikara bizitzera etorri baino lehen ere, eskolako oporrak Altzatxikin pasatzen zituen Joxek. Ama ez omen zen oso gustura etorri, baina beraiek honera eginda zeuden eta ez zuten mirarik egin. "Kastillano burro" deitzen omen zioten Karrikan, eta gero zer da, eta erdaraz ahaztu. Edonorkk esango luke Joxe donostiarra dela: Oiartzungo bazterrak beste inork baino hobeto ezagutzen ditu eta baserrian ez ezik, mendian ere lan asko egina da. Urte gehienak Diputazioan egin ditu, errepideak konpontzen, baina lantegi askotatik pasatakoa da, 14 urtetarako lanean hasia baitzen. Oiartzuar petoa badugu ere, hitz batzuetan gipuzkera kutsua nabaritzen zaio. Zintak
|