
 | Helbidea
(Lezo) Jaiolekua
Bidagurutzeta (Oiartzun, Arragua) Jaioteguna
1925.eko ren 15ean Biografia
Arraguako Bidagurutzeta baserrian jaioa eta hazia dugu Joxe Mari; "Birauztan". Arragua ingurua asko aldatu bada ere, berak oraindik gogoan du nolakoa zen auzoa bere mutil kozkor garaietan, eta aski ederki azaldu digu. Desagertutako baserriak, bertako baserrien jabe egin ziren kanpotar aberatsak, gerra garaian Errenteria ezin harturik zebiltzan soldaduak... aski gogoan ditu denak. Eta bertsoak. Bertsozale amorratua da Joxe Mari; anaiak erosten zituen bertsopaper guztiak buruz zekizkien, eta baita gaur egun ere. Bat-batekoan ez hainbeste, baina bertso-jartzen aritu izan da orain dela gutxi arte. Adinarekin horretarako gogoa joaten dela dio Joxe Marik, baina gaztetan umore ederrekoa zela dio, eta ez du esan beharrik, bizimoduak astinaldi gogorrak eman badizkio ere, zorionez, oraindik umore ederra ageri du eta. Zintak
|