
 | Joakin Iza Artola (1911-08-20 / 2011-01-03)Helbidea
Seberoenea (Oiartzun, Ugaldetxo) Jaiolekua
Ugarterrota (Oiartzun, Altzibar) Biografia
Joakin Ugarterrotan jaio zen, beste bederatzi seniderekin batera. Altzibarko errekaren beste aiekan nahikoa haur elkartzen ziren jostatzeko, denak ere Ugarte ingurukoak: Ugartek berak, Ugarterrotak eta Ugartetolareak osatzen duten etxe-multzokoak. Gazte-gazterik hasi behar izan zuten lanean, bera eta beste bi anaia Errenteriako paper-fabrikan aritu ziren lanean. Han harrapatu zituen gerrak. Behartuta eraman zuten, eta, euskaraz hitz egiten uzten ez bazioten ere, gogoan du tenientea euskalduna zutela. Gerra eta lana gogoan bazituen ere, gustukoen gogoratzen zituenak dantza garaiak ziren: "ai ai, gue denbuk!". Zintak
|