Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Joxe Pagadizabal Artola

joxe pagadizabal
Txarondo

Joxe Pagadizabal Artola (1928-04-25)

Helbidea
Olatzene (Oiartzun, Ergoien)
Jaiolekua
Txarondo (Oiartzun, Ergoien)
Biografia
Txarondon jaio eta Olatzenera ezkondua dugu Joxe. Baserritarra eta artzaina izaki, Tornola eta inguru guztia ezagutzen du lurrazaletik, eta baita lurrazpitik ere, soldaduskatik libratzeko hasi eta meategiak itxi ziren arte Arditurrin aritua baita lanean. Joxeren garaian zinka ateratzen zen gehienbat, baina erromatarrek beruna ateratzeko utzi zituzten arrastoak aski ezagunak ditu; oraindik ere harrituta gelditzen da haiek egin zuten lan guztia ikusita. Arditurriko meategiek askori ematen zioten jaten, eta, itxi zirenean, kolpe handia izan zen herrian. Garai haiek ere aski gogoan ditu Joxek.
Zintak