
 | Luixa Berrondo Iartzabal (1916-10-16)Helbidea
Doneztebe plaza (Oiartzun, Elizalde) Jaiolekua
Zamora (Oiartzun, Ugaldetxo) Biografia
Luixa Berrondo esanda baino, jende gehiagok ezagutuko du emakume hau "Luixa maixtra" esanda; izan ere, oiartzuar asko izan ziren Luixaren ikasle. Maistra garaietan gogorra izanaren pena duela esan digu Luixak. Gogorra ez dakigu, baina ausarta eta nortasun handikoa dela ez dugu zalantzarik. Baserrian jaio zen eta gazterik gelditu zen guraso gabe. Osaba apaizak senide guztiei eman nahi izan zizkien ikasketak, eta aukera ongi aprobetxatu zuen Luisak: irakasle-ikasketak egin zituen. Gerrak onen-onenean harrapatu zuen, gazteek ohikoa duten aisialdia ahaztu eta lana egin behar izan du beste askok bezala, baina bere garaiko emakume batentzat pentsaezina izan zitekeena egitera ausartu zen bera: gerrak lanerako aukera kendu zionez, berak, bere kabuz, eskola ireki zuen. Ugaldetxoko eskolan 80 ikasletik gora eduki izan ditu, eta denak erne edukitzeko makina bat trikimailuz baliatuz irakatsi zien denei: hezkuntzaz gain, heziketa ere bai. Gaur egun, poz gaitza ematen dio ikasle haiek bizitzan aurrera egin dutela ikusteak. Zintak
|