Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Rufino Arbelaitz Sarasola

rufino arbelaitz
Olalde

Rufino Arbelaitz Sarasola (1924-03-20)

Helbidea
Olalde (Oiartzun, Altzibar)
Jaiolekua
Olalde (Oiartzun, Altzibar)
Biografia
Umore handiko gizona dugu Rufino; agudo hasten da bertso-kantari eta gertakari xelebreak kontatzen. Bertsotarako zaletasuna aurretik datorkio. Bere osaba omen zen oso bertsozalea; ez zen alferrik Zurkoko Kazkazuri bertsolariaren iloba. Rufinok pena du: lehen bertso pila bat omen zekien memoriz. Baina orain ere ez da atzean gelditzen; edozer gauza aipatzen duenean, bertso batekin lagunduta biribiltzen du. Altzibarko Olalde baserrikoa da Rufino. Altzibar bera eta Olalde ingurua beti izan dira mugimendu handiko guneak. Hainbat lantegi sortu dira bertako urak aprobetxatuz: bi errota, arrain-fabrika, paper-fabrika... baita auzotarrak iturri gabe utzi zituen edari-fabrika ere. Eskerrak Rufinok ingurua ongi ezagutzen duen eta badakien non dauden iturburuak. Hori bai, hobeto inori ez esatea, Rufino. Bestela...
Zintak